204. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

89/2014 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Teresa Sarobe Carricas andrea izendatzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmazia Zerbitzuko buru.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Sarobe Carricas andrea izendatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleguneko Farmazia Zerbitzuko buru.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko irailaren 8an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1413426