1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
717/2014 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Noain Elortzibarko udal mugapean (Nafarroa) Dorre Elortzibar hornituko duen adarra” eraikitzeko administrazio baimena eman eta proiektua onesten duena.
Gas Navarra, S.A. enpresak, 2014ko apirilaren 7an, “Noain Elortzibarko udal mugapean (Nafarroa) Dorre Elortzibar hornituko duen adarra” eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen, baita proiektua onesteko ere.
1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluarekin bat, administrazio baimen hori jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia 2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an, argitaratuz, baita “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan ere, 2014ko apirilaren 29an. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
1434/2002 Errege Dekretuaren 80. artikulua aplikatuz, Gas Navarra, S.A.ren eskaera igorri zitzaien Noain Elortzibarko Udalari, Dorre Elortzibarko Kontzejuari, Imarkoaingo Kontzejuari eta Iruñerriko Mankomunitateari. Aipatu erakunde guztiek proiektuaren alde emandako txostenak jasotzen ditu espedienteak.
Hauek dira instalazio proiektuaren oinarrizko datuak:
Dorre Elortzibarko Kontzejua hornituko duen adarra Noain Elortzibarko udal mugapean eraikitzea proiektatzen da; DN 90 mm-ko polietilenozko hodien sare bat izanen da, DN 90 mm-ko balbula izanen duena adar horren hasieran. Proiektu hori Elortzibarko kontzejuak gasez hornitzeko hirugarren fasearen parte da. Proiektuak lehen fasean proiektatutako sarea du abiapuntu, hau da, “Dorre Elortzibarko industrialdea eta Dorre Elortzibarko eta Zuluetako kontzejuak hornitzeko antena” proiektua.
Proiektutako sareak guztira 1.484 metro luze dira, gutxi gorabehera.
Aurrekontua hirurogeita lau mila berrehun eta berrogeita hamalau euro eta hogeita hamabost zentimokoa da (64.254,35 euro).
Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Gas Navarra, S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik, enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gas Navarra, S.A. enpresari baimena ematea Noain Elortzibarko udal mugapean (Nafarroa), Dorre Elortzibar hornituko duen adarra eraikitzeko instalaziorako baimena ematea eta proiektua gauzatu dezan onestea.
2. Administrazio baimena baldintza hauetara egokituko da:
Lehena.–Enpresa titularrak bi hilabeteko epean 1.285,09 euroko bermea jarri beharko du, instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko zaio enpresari.
Bigarrena.–Instalazioetan eta haien muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.
Hirugarrena.–Gas Navarra, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legearen 74. artikuluan eta bereziki d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Navarra, S.A. beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, berdintasun baldintzetan, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero.
Laugarrena.–Behin proiektua gauzatuta, zerbitzua abian jartzeko aktaren eskaera aurkeztuko da, jarraian adierazten diren agiriak erantsita:
–Obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek izenpetua, adierazteko instalazioak proiektuan eta hari aplikatzen zaizkion araudi, arau eta zehaztapenetan agindutakoaren arabera eraiki eta muntatu direla.
–Instalazioen muntaketa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratzen diren enpresa edo entitateen azken ziurtagiria, azken ikuskapenen eta egin diren saiakuntza eta proben emaitza egokia adieraziko duena.
Bosgarrena.–Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio-baimena bertan behera uzteko arrazoiak:
a) Bermea adierazitako eran eta epean ez jartzea.
b) Proiektuaren exekuzioa aldatzea edo handitzea, Zuzendaritza Nagusi honek baimendu gabe.
c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzeko ezartzen diren baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.
5. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A.ri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2014ko irailaren 10ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1412385