6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
UHARTE
Zehapenaren jakinarazpena
1. Animaliak babesten duen buruzko 7/1994 Foru Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.
2. Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera gauzatuko da zehapena; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea: a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren egile den organoan hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian hurrengo hilabetearen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
3. Indarra hartu ondoko hamabost laneguneko epean ordaindu beharko da isuna. Uharteko Udaletxean, bu lego orduetan, ordaindu ahalko da, edo posta igorpen bidez, zehatutakoaren nortasuna, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia bertan adierazita.
4. Aipaturiko epea igaro eta isuna ordaindu ez bada, ordainarazpena premiamendu prozeduraz gauzatuko da.
Uharten, 2014ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Iñaki Crespo San José.
ESPEDIENTEEN ZERRENDA
Espediente: Pperros/2014/1. Jabea: Iván Riobo Barrero. Salaketaren tokia: Uharte. Eguna: 2014/04/28. Ordua: 10:40. Zenbatekoa: 401,00 euro. Animalia jaso da: Ez. 7/1994 legea: 13.7. ORD: 10.
Iragarkiaren kodea: L1413665