1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 9an hartua, Leitzan (Nafarroa) paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzeko inbertsio proiektua, “Sarriopapel y Celulosa, S.A.” enpresak aurkeztua, Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratzea.
Nafarroako Gobernuak bere helburu nagusien artean du Foru Komunitatean jarduera ekonomikoa bultzatzea, Nafarroan enplegua eta aberastasuna sortzeko.
“Sarriopapel y Celulosa, S.A.” enpresak Leitzan (Nafarroa) inbertitzeko proiektuaren aldeko interesa agertu du, paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzeko.
Nafarroako Gobernuak interes handia du proiektu horretan, are gehiago gaur egungo krisi ekonomikoa ikusirik, enplegua eta aberastasuna sortu nahi dituzten enpresa proiektuak laguntzea ezinbestekoa baita.
Ikusirik inbertsio proiektu horren ezaugarriak, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamen txostenean jasotzen direnak, enplegua sortzeko eragin handia, gauzatu beharreko inbertsioaren tamaina eta haren ezarpena erraztu beharra, bidezko da Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Leitzan (Nafarroa) paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzeko “Sarriopapel y Celulosa, S.A.” enpresaren proiektua Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek 2014ko abenduaren 31 arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
4. Erabaki hau Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea eta “Sarriopapel y Celulosa, S.A.” enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1412351