4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 924/2013 prozedura
Luis Tomás Ortega Pinto jauna, Zaragozako Lan arloko 6. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: Maz Mazek eskaturik, Canalizaciones Ebro, S.L.ren, Mohamed Sahraouiren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurka lan arloko epaitegi honetan Gizarte Segurantzari buruz bideratu den 924/2013 prozeduran, epaia eman da 2014ko irailaren 17an, eta alderdiek haren kopia dute eskura Idazkaritza honetan; izan ere, erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dute, hura jakinarazi eta 5 eguneko epean.
Eta Mohamed Sahraouiri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Zaragozan, 2014ko irailaren 22an.–Idazkari judiziala, Luis Tomás Ortega Pinto.
Iragarkiaren kodea: J1413223