203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 170/2014 prozedura

M.ª Asunción Hernández Jiménez andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria:

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 170/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.

Eta Byron Fernando Peña Biron jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2014ko urriaren 2an.–Idazkari judiziala, M.ª Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1413430