4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua
M.ª Mercedes San Martin Cidriain andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Fede eta lekukotza ematen dut: berehalako 0004647/2014 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:
268/2014 epaia.
Iruñean, 2014ko uztailaren 28an.
Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile-magistratuak, ebasketa-falta batengatik bideratzen ari diren 4647/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira, salatzaile gisa, María Remedios García Martínez andrea, eta, salatu gisa, Elena Simona Curt eta Gianina Florenta Curt andreak, eta Fiskaltza ere aritu da, akzio publikoa egikarituz. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, honako hau eman dut, ondokoak oinarri harturik.
Epaitza:
Elena Simona Curt eta Gianina Florenta Curt kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egileak eta erantzuleak diren aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, egunero 8 euroko kuota, eta erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen da ordaintzen ez bada. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.
Epai hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari. Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta erregistra bedi epaitegi honen epaien liburuan.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eginbidea.–Nik, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean ebazpen hori eman didatela, behar bezala sinatuta; eta horren fede ematen dut Iruñean, 2014ko uztailaren 28an.
Eta jasota gera dadin eta Gianina Florenta Curti jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2014ko irailaren 25ean.–Idazkari judiziala, María Mercedes San Martin Cidriain.
Iragarkiaren kodea: J1413199