203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 114/2014 prozedura

Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 114/2014 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eskura du bulego judizial honetan.

Antonio Javier Crespillo Rico jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko urriaren 2an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1413497