2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako Udalaren 2014ko plantilla organikoa. Akats zuzenketa
Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2014ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkian akatsak daudela oharturik (2014ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 14an), 2014ko urriaren 1eko osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zen:
“Akats zuzenketa onestea Tuterako Udalaren eta haren entitateen/erakundeen 2014ko plantilla organikoan, funtzionarioen, lan-kontratudun finkoen, behin-behineko langileen eta gainerako kontratudunen zerrendan eta plantilla organikoa betearazteko arau osagarrietan. 2014ko uztailaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren behin betiko”.
Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka –xedapen administratiboa baita– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, horixe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluak; hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2014ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
AKATS ZUZENKETA TUTERAKO UDALAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN 2014KO PLANTILLA ORGANIKOAN
Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2014ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkian akatsak daudela oharturik (2014ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 14an), bidezkoa da zuzenketa egitea.
Lanpostuen zerrenda
1. Gizarte Ongizateko ondoko lanpostuetan, honako hau dioen tokian:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANALD. LUZAP. |
0514D03920 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | |
0514D03921 0514D03801 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | 5 |
Honela behar du:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANALD. LUZAP. |
0514D03920 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | 5 |
0514D03921 0514D03801 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | |
2. Musika Eskola-Kontserbatorioko lanpostuen zerrendan, honako hau dioen tokian:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | OSAG. PERTS. IRAGAN. |
Honela behar du:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | IRAK. OSAG. |
Funtzionarioen, lan-kontratudun finkoen eta behin-behineko langileen izenen zerrenda, 2013ko abenduaren 31n
a) Langileen administrazio unitatean, Elena Zubieta Mozaz (kodea 0508B04301), honako hau dioen tokian: 3. gradua, beste hau behar du: 4. gradua; eta Jesús Miguel Zueco Sánchez (0508C06221), 2. graduaren ordez 3. gradua behar du.
b) Sustapenaren, Berrikuntzaren eta Afera Ekonomikoen Alorrean (Merkataritza-Kaub-Osasuna), Gloria Ciordia Sola (0510A05202), honako hau dioen tokian: 1. gradua, beste hau behar du: 3. gradua; eta Inmaculada Yagüe Jiménez (0510D03923), 2. graduaren ordez 3. gradua behar du.
c) Lurraldearen Antolamenduko Alorrean (Hirigintza Kudeatzeko Zentroa): Pedro Pérez Ostiz (0512D10901), honako hau dioen tokian: 2. gradua, beste hau behar du: 3. gradua, eta (Bulego Teknikoa eta Zerbitzu Kontratatuak): Lorenzo Ruiz Hernández (0512C06404), 3. graduaren ordez 4. gradua; Jesús Tobajas Lainez (0512C02001), 3. graduaren ordez 4. gradua; Miguel Ángel Gil Pérez (0512C06601), 3. graduaren ordez 4. gradua; Miguel Ángel Hernández Vallés (0512D06801), 1. graduaren ordez 2. gradua; Juan Carlos Irisarri Navarro (0512D06802), 1. graduaren ordez 2. gradua; José Luis Rota Sesma (0512C04201), 3. graduaren ordez 4. gradua.
d) Gizarte Gaien Alorrean (Kirolak Kudeatzeko Zentroa): Jesús Enciso Zardoya (0513D03915), honako hau dioen tokian: 3. gradua, beste hau behar du: 4. gradua; (Udalaren Musika Eskola-Kontserbatorioa): Amaya Hualde Moreno (0613B07901), Diego Ramírez Parra (0713B08402), Raquel Huarte del Barrio (0613B08305) eta Edurne Gutiérrez Sanz (0713B08306), 1. graduaren ordez (-) gradua behar dute; (Gizarte Ongizatea): Eva González Arcas (0514B10504), 1. graduaren ordez 3. gradua; eta Esmeralda Galarreta Martón (0514D10809), 1. graduaren ordez 4. gradua.
Arau osagarriak
a) 3. arau osagarrian: “Informazio Batzordeetako eta beste organo kolegiatu batzuetako idazkariak: Alkateak lan hori egiteko izendatzen dituen langileei lanpostuko osagarria emanen zaie (%5), Udaleko idazkariak eskuordetutako eginkizunak betetzeagatik, jarraian eginen direnak izendapenak iraun bitartean; orobat, %5 lanaldi luzapenagatik, ohiko lanaldian ezin egin diren lanei dagokienez. Gainera, eginkizun horiek betetzen dituzten administrariak (C maila) goragoko azpimaila bati atxikiko zaizkio”, akats baten ondorioz agertu ez den lerroalde hau gehitu behar da: “Modu berean ematen zaio ahalmena alkateari hala egin dezan aipatu organoetan, antzeko eginkizunak betetzen, diharduten langileekin”.
Iragarkiaren kodea: L1413629