2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Uraren Ur Batzordea erakunde autonomoaren plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, plantilla organikoa hasiera batean onesteko erabakia harturik eta hura 2014ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik abuztuaren 22an, eta iraganik alegazioak aurkezteko jendaurreko epea, 2014ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran,
ERABAKI ZEN:
“Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Uraren Ur Batzordea erakunde autonomoaren 2014ko plantilla organikoa, aurkeztutako aldaketarekin. Beraz, aurtengo plantillak indarra hartzen duenetik, merezimendu lehiaketaren bidez beteko dira Uraren Ur Batzordeko lan-taldeko arduradunaren eta ikuskatzailearen lanpostuak.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Tuteran, 2014ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1413603