203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa
egiteko espedientea. Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2014ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, honako hau erabaki da, gehiengo osoa izanik:

1. Hasiera batean onestea 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea, honako hau:

Kreditu gehikuntza:

531-600 kontu-saila. Bideak: 20.000 euro.

Guztira: 20.000 euro.

Finantzabidea:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina: 20.000 euro.

Guztira: 20.000 euro.

2. Espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean.

3. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2014ko ekitaldiko aurrekontuan egin beharreko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Sorladan, 2014ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1413645