2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Ororbiako 3. poligonoko 519. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Udalak 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Ororbiako 3. poligonoko 519. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hura KYB Suspensions Europe, S.A.k (KYBSE) sustatua da, lurzatian eraikitzeko lerrokadura berriak definitu beharrez.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta haren argitalpena agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio Nafarroako Foru Administrazioari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin batera, Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak izanen baitira.
Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.
Oltza Zendean, 2014ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.
ERANSKINA
Hirigintzako arauak
Proposamenaren deskripzioa eta justifikazioa.
Enpresak zamalanetarako nasa eraiki nahi du lurzatiaren aitzinaldean, gaur egun dagoen arrapalaren ondoan, eta nahi du zamalanetarako nasa hori arrunt itxia egotea eta ate bikoitzarekin, esklusa gisa.
Jarduketa hori baitezpadakotzat jotzen da, zamalanak zuzen egin ahal izateko, eta premiazkoa, nabe barneko girotzea ahalik eta hobea izateko eta kanporako isolamendu akustikoa handitzeko, bi ate tartekatuko baitira (horietariko bat beti itxia) barnearen eta kanpoaren artean.
Lurzatiaren aitzinaldean gaur egun ezarririk dagoen lerrokadura 18 metrokoa da, eta aitzinalde guztian ezarri zen Ororbia-Asiain errepidearekin aitzinaldetik muga egiten duen alderdian legez eska daitekeen lerrokaduraren luzapen gisa.
Aldaketa egin nahi den aldean ez da horretarako legezko trabarik, hirigunean izanik eta mugarik egiten ez duenez aipatu errepidearekin, Udalaren hirigintzako irizpideetara loturik baitago.
Udal ordezkariekin izandako bileretan, ez zaio trabarik paratu egin nahi den aldaketa honi. Haren xehetasunak dokumentazio grafiko erantsian zehazten dira.
Ez da aldaketarik egin hirigintzan indarra duen araudiak ezarritako gainerako parametroetan.
Iragarkiaren kodea: L1413580