203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Iberoko 4. poligonoko 488 eta 543. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko irailaren 26an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Iberoko 4. poligonoko 488 eta 543. lurzatien xehetasun azterlana. Hura Sugea Home, S.L.k sustatu du, bi lurzatietako eraikinen bolumenen berrantolamendu eta konposiziorako.

Bigarrena.–Xehetasun azterlana hogei egunean jendaurrean edukitzea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, eta orobat iragarkia argitaratzea Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du xehetasun azterlana, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea xehetasun azterlanaren esparruko lurren jabeei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Iberoko Kontzejuari.

Oltza Zendean, 2014ko urriaren 8an.–Alkatea, Pedro M.ª Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1413577