2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2014ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente.
Erabaki hori 2014ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11n.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
1. espedientea.
–Kreditu berezia, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) bi kontu-sailetan, 12.351,68 euro eta 9.444,92 euro egiten baitute, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinetik 21.796,60 euro erabilita finantzatuko dena.
–Kreditu gehikuntza, gastuen aurrekontuko 1. kapituluko (Langileria gastuak) zazpi kontu-sailetan, 3.374,69 euro, 2.653,41 euro, 1.441,41 euro, 2.200,40 euro, 1.676,28 euro, 838,14 euro eta 1.807,26 euro egiten baitute, hurrenez hurren, gastuen aurrekontuko 2. kapituluko (Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak) hiru kontu-sailetan, 3.500,00 euro, 1.279,80 euro eta 26.718,00 euro egiten baitute, hurrenez hurren, eta gastuen aurrekontuko 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) kontu-sail batean, 2.851,42 euro egiten baitu, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinetik 48.340,81 euro erabilita finantzatuko dena.
2. espedientea.
–Kreditu gehikuntza, gastuen 2. kapituluko (Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak) kontu-sail batean, 29.500,00 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinetik finantzatua.
Noain Elortzibarren, 2014ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1413579