203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Belar enkantea

Udal honek gutun-azal itxiaren bidezko enkantea iragarri du, Indusigibel eta Biaga bazkalekuetako larreen aprobetxamendua errentamenduan emateko zortzi urteko eperako, Lergako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari men eginez.

Enkantearen hasierako prezioa urteko 1.600 eurokoa izanen da bakoitzarentzat.

Eskaintzak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 5ean bukatuko da, 13:00etan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Lergako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ageri da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko bilkuren aretoan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2014ko azaroaren 12an eta 2014ko azaroaren 19an, 13:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago. Egun horretan berean irekiko dira proposamenak, arratsaldeko ordu bietan.

Lergan, 2014ko urriaren 8an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1413563