203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

San Juan plazako kioskoa, enkante publikoan

Uharteko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko uztailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen administrazio baldintzen agiria onestea, herri honetako San Juan plazako kioskoaren kontzesio administratiborako, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa erabiliz horretarako.

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 17an amaituko da. Baldintzen agiria udal bulegoetan jaso daiteke, edo Udalaren webgunean sartuta.

Uharten, 2014ko urriaren 9an.–Alkatea, Iñaki Crespo San Jose.

Iragarkiaren kodea: L1413622