2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
Balorazio txostena. Hasierako onespena
Udalak, 2014ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Elgorriagako udalerriko balorazio ponentziaren proiektuaren 2. proposamena, 2014ko abuztuaren 25ekoa.
Bigarrena.–jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuta, bizilagunek eta legezko interesa dutenek, aipatu epe horren barnean, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Honako hauek izendatzea, Udalaren ordezkariak izan daitezen Batzorde Mistoan: José Ignacio Olázar Apezteguía, José Martín Larralde Ibarrola eta Juan José Pérez de Arrilucea Sagasti.
Elgorriagan, 2014ko urriaren 6an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.
Iragarkiaren kodea: L1413630