203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Gazteluko ostatua errentan ematea

Donamariako Udalak erabaki zuen lehiaketa publikoaren deialdia egitea Gazteluko ostatua izeneko lokalean ostatu eta jatetxe zerbitzuaren errentamendua esleitzeko, bertzeak bertze baldintza hauei loturik:

–Errentamenduaren iraupena: 2 urte, luzatzeko aukerarekin.

–Hilabeteko errenta: 150 euro/hilabetea gehi B.E.Z. Horixe izanen da hasierako prezioa.

–Lehiaketan, bideragarritasun plana, eskarmentua, hobekuntzak eta diru eskaintza baloratuko dira.

–Eskaintzak aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 19ko 14:00ak arte. Eskaintzak Donamariako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako administrazio baldintzen agirian adierazten den gisara.

–Behin-behineko fidantza: 300,00 euro.

Administrazio baldintza partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan. Argibide gehiago: udala@donamaria.es.

Donamarian, 2014ko urriaren 8an.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1413572