203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2064/2014 EBAZPENA, irailaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaia behin betiko betearazten duena. Epaia 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Besteak beste, Musika (gaztelaniaz) espezialitatea sartu zen deialdian. Prozedura horren barnean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko baremazioa onetsi zen eta, hartan, Íñigo Garbayo Ágreda jaunak 5,7832 puntu lortu zituen lehiaketaldian. Interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren aurka aurkeztutako erreklamazioa administrazio isiltasunaren bidez ezetsi izanaren aurka, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baietsi egin du, administrazioarekiko 189/2011 auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaiaren bidez.

2013ko apirilaren 9ko autoaren bidez, erabaki da epai hori behin-behinekoz betetzea.

Epaiaren epaitzak eskubidea aitortzen dio errekurtsoaren egileari hezkuntza proiektu baten koordinatzaile gisa izandako parte-hartzea baloratzeko.

Íñigo Garbayo Ágreda jaunak hautapen prozeduran lortu zuen puntuazioa honako hau izan zen: 6,7120 puntu oposizioaldian eta 5,7832 puntu lehiaketaldian, guztira 6,3405 puntu. Horrek ekarri zuen aldi baterako kontrataziorako izangaien lehentasunezko zerrendan sartzea, hau da, oposizioaldiko proba gainditu arren hautapen prozedura gainditu ez zutenen zerrendan. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako epaia behin-behinekoz betez, bidezkoa da aipatutako merezimendua baloratzea izangaiari lehiaketaldian eta, hala, lehiaketaldiko azken puntuazioan 6,2832 puntu ematea, eta guztira 6,5405 puntu. Horrenbestez, Íñigo Garbayo Ágreda jauna Musika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzen da behin-behinekoz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Halaber, deialdiaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrek esan nahi du praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin behar duela, jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, gainditutako probei dagozkien kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan edo, hala denean, pareko espezialitateetan dauden lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan.

Iñigo Ágreda Garbayo jaunak praktikaldia gainditu duenez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1206/2014 Ebazpenaren bidez, aipatu izangaiari dagokion hautapen prozeduraren espedientea (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan behin-behinekoz sartzeko hautapen prozeduran) onetsi da behin-behinekoz, Auzitegi Gorenak 65/2013 kasazio errekurtsoari buruz (Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aipatu erabakiaren aurka jarria) hartu beharreko erabakiaren zain; orobat, bidezko da onespen hori Hezkuntza Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioaren titulua eman dezan.

2014ko uztailaren 24an, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (Zazpigarren Atalak) epaia eman eta ezetsi egin zuen Nafarroako Foru Komunitatearen prozesuko ordezkaritzak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2012ko urriaren 4an emandako baiespen-epai partzialaren aurka jarritako kasazio errekurtsoa. Aipatu epaia 189/2011 errekurtsoaren ondoriozkoa da, hain zuzen ere, Íñigo Garbayo jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren kontra jarritakoaren ondorioz emandakoa.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren behin-behineko epaia behin betiko betearaztea, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Behin-behineko betearazpena Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1206/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen, 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren behin-behineko epaia behin betiko betearaztea, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Behin-behineko betearazpena Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1206/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen, 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Deialdien Atalari, Langileriaren Plantillarako Bulegoari, Hezkuntza Ministerioari, eta interesdunari. Azken horri ohartarazten zaio ebazpen honen kontra epaia betearazteko intzidentzia sustatzen ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 109. artikuluan xedatuarekin bat.

Iruñean, 2014ko irailaren 4an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1412349