2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
2015eko ekitaldiko karga-tasak
Arasko Udalak, 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Alkateak parte hartzaileei oroitarazi die zerga-tasak onetsi beharra, 2015eko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.
Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–2015ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,4234.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.
–2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %15eko karga-tasa ere.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.
Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Arasen, 2014ko urriaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1413643