2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FONTELLAS
Oposizio-lehiaketa murriztua, Udal honetako zerbitzu anitzetako ofiziala izateko lanpostu bat, C mailakoa, Udaleko D mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2014ko urriaren 9an, Fontellasko alkateak ebazpen hau eman zuen:
“2014ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24an, argitara eman zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zerbitzu anitzetako ofiziala izateko lanpostu bat, C mailakoa, Udaleko D mailako funtzionarioen artean eta plantillan lanposturik gehitu gabe betetzen deialdian.
Ezarritako hamar egun balioduneko epean inork erreklamaziorik aurkeztu en duenez, eta izangai bazterturik ez denez, deialdiko 4.3 oinarriarekin bat, 2014ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abuztuaren 8an,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Zardoya Huguet, Francisco Javier
Baztertuak: inor ez.
2. Adieraztea oposizioaldia hasiko dela azaroaren 12an, 9:00etan; hartara izangaiak agertu behar du NANa aldean duela, Udal bulegoetan (Plaza de los Fueros, 1).
Fontellasen, 2014ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1413624