203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2014 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten da errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda. Probak 2014ko abuztuaren 22an egin ziren.

Garraio Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 25eko 18/2013 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko. Ebazpen hori 2013ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Behar diren probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak haiek gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.

Horiek horrela, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1210/2013 Ebazpenaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, eta errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da. Probak 2014ko abuztuaren 22an egin ziren.

2. Errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatzea eta behar diren kualifikazio txartelak egitea.

3. Ebazpen hau Garraioen Ustiapenerako Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2014ko irailaren 10ean.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.

ERANSKINA

Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko 2014ko abuztuaren
22an egindako azterketa gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

MOTA

ALDAY SOBEJANO

DANIEL

Salgaiak

AMEZKETA APARICIO

GORKA

Salgaiak

BANDRES MARTINEZ

ALEJANDRO

Salgaiak

CASTRO FRANCES

RAUL

Salgaiak

DUQUE MAYOR

JOSE

Salgaiak

FORJAN MERALLO

CRISTIAN RUBEN

Salgaiak

INDA IRIGOYEN

JOSU

Salgaiak

LOPEZ MUÑOZ

ALVARO MARIANO

Salgaiak

LOYARTE BARBERENA

ANDER

Salgaiak

MARTINEZ MARTINEZ

IGNACIO

Salgaiak

MAYOR NAGORE

IVAN

Salgaiak

MOSQUERA IZURDIAGA

MANUEL

Salgaiak

OTAMENDI SAN MARTIN

JAVIER

Salgaiak

OTERO SOTA

PATRICIA

Salgaiak

PACHECO ZUMBA

ISIDRO ENRIQUE

Salgaiak

PEREZ VELAZ

JAVIER

Salgaiak

RAMOS DA SILVA

JOSE MARIA

Salgaiak

RIOS LOPEZ

AARON

Salgaiak

RIVERO MONTOYA

JOSE

Salgaiak

RODRIGUEZ DA RIVA

GUSTAVO DANIEL

Salgaiak

ROMERO VILCHES

JUAN CARLOS

Salgaiak

SOLLANO ABAIGAR

JOSE LUIS

Salgaiak

Iragarkiaren kodea: F1412460