203. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

518/2014 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimen berri bat ematen zaio Iruñeko “Creanavarra” atzerriko ikastetxe pribatuari, eskaintzen dituen irakaskuntzak aldatzeagatik.

Ikusirik ireki den espedientea, Carolina Beperet Liberal andreak eskatuta, Iruñeko “Creanavarra” atzerriko ikastetxearen titularra den “Creanavarra Centro Superior de Diseño, Sociedad Limitada” entitatea ordezkatuz, ikastetxeari baimena eman dakion ikasketa programa berriak irakasteko, Bussiness and Technician Education Council (BETEC Level 5) - Higher National Diploma izeneko tituluak emateko, Erresuma Batuko hezkuntza sistemari baitagozkio. Halaber, komunikatu du baimendurik dituen programa hauek ez dituela irakatsiko: W2080 Graphic Design (Advertising) eta W2088 Spatial Design.

Ikusirik “British Council en España” entitateak emandako ziurtagiria, non adierazten baita ikastetxeari baimena eman zaiola, beharkizunak betetzeagatik, eskatutako ikasketa programa berriak irakasteko, zeinak hezkuntza sistema britainarreko goi mailako hezkuntzako zati baitira.

Ikusi dira, halaber, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak emandako txostenak, zeinetan adierazten baita eman gogo diren tituluak banaka homologatzen/baliozkotzen ahal direla ikasle eskatzaile bakoitzak aurkeztutako dokumentazioa zehazki aztertu ondoren, baina ezin direla besterik gabe homologatu/baliozkotu Espainiako hezkuntza sistemako Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketekin/tituluekin eta Irudia eta Soinua lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetakoekin, ez baitago baliokidetza taularik Erresuma Batuko eta Espainiako irakaskuntzen artean.

Espainian dauden ikastetxe atzerritarren araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimen berri bat ematea, 2014-2015 ikasturtearen ondorioekin, Iruñeko “Creanavarra” atzerriko ikastetxe pribatuari, eskaintzen dituen irakaskuntzak aldatzeagatik, honako titulu hauek lortzeko ikasketa programa berriak irakasteko:

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Creative Media Production (Computer Game Animation).

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Graphic Design.

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma 3D Design.

Eta baimendurik zituen honako hauek irakasteari utziko dio:

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Game Design and Development Engineering.

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Graphic Design (Advertising).

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Spatial Design.

2. Irakaskuntza horiei buruz Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onetsitako baliokidetza taularik ez dagoenez, banaka homologatu edo baliozkotu beharko dira hurrengo tituluak: batetik BTEC Level 5 - Higher National Diploma Creative Media Production (Computer Game Animation) eta bestetik BTEC Level 5 - Higher National Diploma Graphic Design eta BTEC Level 5- Higher National Diploma 3D Design, parekatzen ahal direnak Espainiako hezkuntza sistemako Irudia eta Soinua lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloekin (lehen kasuan) eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzakoekin (bigarrenean); horretarako, aldez aurretik, eskatzaile bakoitzak aurkeztutako dokumentazioa zehazki aztertuko da, kontuan hartuta zer ikasketekin heldu den baliozkotu gogo dituen irakaskuntzetara eta zer iraupen, ordu kopuru eta eduki dituen interesdunak egindako berariazko programak, urtarrilaren 29ko 104/1988 Errege Dekretuaren 6. artikuluan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa) ikasketen edukiari eta iraupenari buruz ezarritako printzipioaren arabera.

3. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

–Ikastetxearen kodea: 31014633.

–Titularra: Creanavarra Centro Superior de Diseño, Sociedad Limitada (IFK: B31729635).

–Izen generikoa: atzerriko ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Creanavarra.

–Helbidea: Larrabide kalea, 17-19.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Baimendutako ikasketak: Britainiako hezkuntza sistemako goi mailako hezkuntza esparruaren parte diren hurrengo ikasketa programak, “Bussiness and Technician Education Council (BTEC)en zenbait titulu lortzera daramatenak (“Higher National Diploma” eta “Advanced Diploma”):

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Fashion and Textiles.

–BTEC Level 5 - Higher National Computing (Software Development).

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Creative Media Production (Computer Game Animation).

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma Graphic Design.

–BTEC Level 5 - Higher National Diploma 3D Design

–BTEC Level 3 - Advanced Diploma Art and Design.

–Baimendutako gehieneko osaera juridikoa: 60 ikasle BTEC Level 5 - Higher National Diploma 3D Design titulurako eta 30 ikasle gainerako bost tituluetako bakoitzerako.

–Baimendutako ikasleak: Espainiakoak eta atzerrikoak.

4. 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin bat, ikastetxeko entitate titularrak behar den baimena eskatu beharko dio departamentu honi, “British Council en España” entitatearen ziurtagiria eta izandako aldaketaren frogagiria aurkeztuta, baldin eta ikastetxearen konfigurazioa aldatu nahi bada eta horrek ebazpen honen 3. atalean ezarritako erregistro datuak aldatzea ekartzen badu, edo instalazioak aldatu nahi badira.

5. Ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioa deuseztatu, baliogabetu edo aldatzen ahalko da, bidezkoa denaren arabera, titular interesdunari entzun ondoren, baldin eta inskripzioaren oinarri izandako funtsezko baldintzak aldatzen badira edo maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa urratzen bada, errege dekretu horren 17. artikuluak ezarritako moduan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau honako hauei igorriko zaie: ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2014ko irailaren 5ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1412257