Iragarkia
2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1553/2013 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez 2014. urterako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza berrien deialdia onetsi eta gastua baimentzen du.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2013ko urriaren 8an egindako bileran, erabaki zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko 2014. urterako laguntzen berrien deialdia onestea.
Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.
Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.
Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren ziurtagiria ikusirik.
Ikusirik Kontabilitate Atalak zerga-tratamenduari buruz egin duen txostena.
Ikertzaileak Prestatzeko Laguntzen Programarako Ikerketa errektoreordeak egin duen deialdiaren proposamena ikusirik.
Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,
EBATZI DUT:
Lehenengoa. Deialdi honek sorrarazitako gasturako baimena ematea, gehienez ere 453.773,32 eurokoa, 2014. eta 2015. urteetako aurrekontuetan horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago, honela banatuta:
–Doktoretza aurreko 19 laguntza, esleipen berrikoak, gehienez ere 365.808,52 euroko zenbatekoa egiten dutenak, 2014ko aurrekontu-ekitaldirako, eta 91.452,13 eurokoa 2015eko aurrekontu-ekitaldirako.
–Doktoretza ondoko 4 laguntza, esleipen berrikoak, gehienez ere 87.964,80 eurokoa 2014ko aurrekontu-ekitaldirako, eta 21.991,20 euroko zenbatekoa egiten dutenak, 2015eko aurrekontu-ekitaldirako.
Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2014ko eta 2015eko ekitaldietararako dituen Gastuen Aurrekontuetan eraturiko aurrekontu sailen kargura ordainduko da.
2014.
31300013108.–Ikertzaileak: 50.400 euro.
31300013110.–Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak: 219.450 euro.
31300016000.–Gizarte Segurantza: 70.479,99 euro.
2015.
31300013108.–Ikertzaileak: 16.800 euro.
31300013110.–Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak: 73.150 euro.
31300016000.–Gizarte Segurantza: 23.493,33 euro.
Bigarrena. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko 2014. urterako laguntzen deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin. Deialdiko laguntzak hauek dira:
–Esleipen berriko doktoretza aurreko 19 laguntza.
–Doktoretza-ondoko 4 laguntza.
Hirugarrena. Diru-hornidura eta laguntza kopurua handituko da, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.
Laugarrena. Ebazpen hau igortzea ondoren aipatzen diren honako hauei: Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuari eta Kontuhartzailetzari.
Bosgarrena. Ebazpen hau Unibertsitatearen webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eskabideak aurkezteko. Horrez gain Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da, eta Ikasgelategiko iragarki-oholetan jarriko, bai eta Unibertsitateko Errektoretzan, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan eta Tuterako campuseko Ikasgelategiko iragarki-oholetan ere.
Seigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta bere aurka eta bere oinarrien aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webgunean eta iragarki-oholetan laguntzak berritu behar direnean eta BONen gainerako laguntzen kasuan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ordena bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, gainerako laguntzen kasuan.
Iruñean, 2013ko azaroaren 18an.–Errektorea, Julio Lafuente López.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntza-deialdia 2014 ikasturterako
2013ko azaroaren 18ko 1553 Ebazpenaren eranskina
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barruan, Ikerketa Batzordeak beharrezkotzat jo du beti ikertzaile gazteen prestakuntza lehentasunezko jarduera gisa. 1999. urtetik egiten den ikertzaileak prestatzeko laguntzen urteroko deialdia da, zalantzarik gabe, orain arte erabilitako tresna eraginkorrena. Deialdi horren modalitateak denboran zehar egokitzen joan dira bi helburu hauetara: batetik, doktoretza aurreko eremuan ikertzen hasteko sustapena egitea, eta bestetik doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikertzeko gaitasuna bultzatzea. Gainera, deialdiak bateragarria izan behar du prestakuntzan dabiltzan ikertzaileen lanaren baldintzak duintzearekin, bai alderdi ekonomikotik, baita gizarte-onuren alderditik ere, goragoko lege esparruak ezartzen duena alde batera utzi gabe.
Ildo horretan interes berezia du ekainaren 1eko 14/2011 Legeak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoak (2011ko ekainaren 2ko BOE), indarra hartu duela aipatzeak. Legeak bere 21. artikuluan arautzen du doktoretza aurreko kontratua eta 22. artikuluan, berriz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Sistemarako sarbidea. Arau honek deialdi honi nahitaez eragiten dio, eta laguntza hauek ikertzailea bere eginkizunetan hasten den lehen egunetik kontratu gisa gauzatzera behartzen du.
Gogoeta horiek guztiak kontuan hartuta, Ikerketa Batzordeak ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen deialdi hau onestea proposatu du.
I. kapitulua
Deialdiaren xedea eta modalitateak
1.–Laguntza modalitateak.
Deialdi honetan diren xedapen komun eta espezifikoek arautuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2014 ikasturterako ikertzaileen prestakuntzarako eskaera berriko laguntzen deialdia, eta laguntzak ematea aurrekontuan dagoen diruak baldintzatuko du. Deialdian ondoko laguntzak sartzen dira:
–Doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko 19 laguntza, lehen eskaerakoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza tesia egin nahi duten unibertsitateko goi-tituludunentzat (III. kapitulua).
–Doktoretza titulua 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera lortu duten ikertzaileentzako 4 laguntza, doktoretza ondoko ikertzaileak prestatzekoak (IV. kapitulua). Aski aurrekonturik izanez gero, laguntza-kopurua handiagotuko da, 6ra arte.
II. kapitulua
Xedapen komunak
2.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.
2.1.–Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa z/g, 31006, Iruñea), Tuterako campuseko Erregistroan (Tarazonako etorbidea z/g, Tutera), astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era arte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen foru lege hori) 38.4 artikuluan aurreikusten diren bitarteetako edozeinen bidez. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).
Lehen urteko doktoretza aurreko laguntzen eta doktoretza ondorengo laguntzen eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.
Orokorki, modalitate bakoitzean eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, doktoretza eta geroko laguntzen kasuan izan ezik. Izan ere, laguntza horien kasuan, 2014ko urtarrilaren 1ean bete behar da doktorea izateko baldintza.
2.2.–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean, Tuterako campusean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-orrialdean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitatzeko onartuak izan direnena eta baztertuena, eskaturiko laguntza modalitaterako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako. Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez ofizialen. Eskaeragile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, antzemandako gabeziak konpon ditzaten edo dagokien dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.
2.3.–Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Ikerketa Batzordeak proposaturik, Errektoretzako iragarki-oholean, Tuterako campusean eta Unibertsitatearen web-orrialdean argitaratuko da tramitatzeko onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda.
2.4.–Ikerketa Batzordeak laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko du eta Unibertsitateko Errektoretzako iragarki-oholean, Tuterako campusean eta Unibertsitatearen web orrialdean jarriko du, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio-epea jarriko da proposamena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Ikerketa Batzordeak Unibertsitateko Errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena ebazpen baten bidez onetsia izan dadin. Ebazpen erabakiak Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean, Tuterako campusean eta Unibertsitatearen web orrialdean argitaratuko dira. Lau hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.
2.5.–Ebazpen honen eta deialdi honetako oinarrien aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Errektorearen aurrean, hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
3.–Laguntzen araubide juridikoa.
3.1.–Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak onetsitako Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein.
3.2.–Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.
3.3.–Laguntzaren onuraduna bere zuzendaria esleitutako Ikerketa Talde berari esleituko zaio, eta bere zuzendaria atxikitako sail edo Unibertsitateko institutu berari atxikiko zaio.
3.4.–Deialdi honetan biltzen diren laguntzetako bat jasotzeak ez dakar inola ere, inongo konpromisorik Nafarroako Unibertsitate Publikoak gero onuraduna bere plantillan sar dezan.
3.5.–Deialdi honetako laguntza jasotzea bateraezina da funts publiko zein pribatuekin finantzaturiko beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin, bai eta laguntzaren onuradunaren kontratuaren edo estatutuaren bidezko lotura adierazten duten soldata edo diru-sariekin ere, ondoko salbuespen hauekin, Ikerketarako errektoreordeak aldez aurretik baimena eman eta gero:
–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordain-sariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetan parte-hartze baimenduak, abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutakoa, aplikatuz egindako kontratuak.
–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.
–Ikerketa Batzordeko Batzorde Iraunkorraren arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.
4.–Onuradunen betebeharrak.
4.1.–Onuradunak laguntza onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere erabilpenaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.
4.2.–Onuradunek bete beharrekoak:
4.2.1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea laguntzaren helburuko ikerketa lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean, eta sartzen ez badira laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber laguntzari uko egin diotela ulertuko da, baldin eta kontratua sinatzen ez badute Giza Baliabideetatik kontratua sinatzeko bidalitako jakinarazpena jaso eta hurrengo 5 egunetan.
Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, baimenduko du sarrera atzeratzea, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean.
4.2.2.–Esleituriko ikerketa taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.
4.2.3.–Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu diren informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzeko, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.
4.2.4.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak eta lana burutzen arin den ikerketa taldeko arduradunak ontzat emanak.
4.2.5.–Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko nahitaezko jarraipen proba berrienaren aldeko txostena edukitzea, kontratua urtero berritzeko. Onuradunak urteroko proba nahitaez egin beharrik ez badu, egindako lanari buruzko oroitidazki bat aurkeztu beharko du, laguntzaren zuzendariak egindako txostenarekin batera.
4.2.6.–Laguntza jaso duen aldiko argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza batzuetan jasotzea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketaren aipamena.
4.2.7.–Laguntza-aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.
4.2.8.–Doktoretza aurreko laguntzak badira, Doktoretza tesia defendatzea eta onestea lau urteko epean gehienez ere doktoretza aurreko kontratua hasten den egunetik kontatzen hasita.
Ikerketarako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emanda eta Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostenarekin.
4.3.–Aipaturiko betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea eta behar gabe jasotako diru kopuruak itzultzea ekarriko du, diru-laguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
4.4.–Lortutako laguntzari uko egiten diotenek, idazki bat aurkeztu beharko diote Ikerketako errektoreordeari, ukoa arrazoituz, eta laguntzaren zuzendariaren izenpearekin. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte esleipen berrietan 2014ko irailaren 30a baino lehenago gertatzen diren bajak, hasierako balioespenean ezarritako eta laguntzak emateko ebazpenean onetsitako ordenaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da gutxienez.
4.5.–Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari uzten dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntza hauen onuradunei, egile diren aldetik, beren eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko lan kontratupeko ikertzaileek edo funtzionarioek dituzten baldintza berdinetan.
5.–Gizarte-onurak.
Doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzen onuradunek sinatutako kontratuari dagozkion lan eta gizarte onurak izango dituzte.
6.–Irakaskuntza.
6.1.–Doktoretza aurreko laguntzen onuradunek baimena eskatzeko aukera izango dute unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanak egiteko, prestakuntza helburuarekin, aldez aurretik laguntza zuzendariak eta unibertsitateko sail horren zuzendariak ados daudela adierazten badute. Irakaskuntza-lan hauek, gehienez, hirurogei ordu/urte bakoitzeko iraungo dute edo horren baliokidetza ECTS kreditutan, eta ez dira kontabilizatuko Sailaren ikasketak antolatzeko planean.
6.2.–Doktoretza ondoko laguntzen onuradunek baimena eskatzeko aukera izango dute unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanak egiteko, prestakuntza helburuarekin, aldez aurretik laguntza zuzendariak eta unibertsitateko sail horren zuzendariak ados daudela adierazten badute. Irakaskuntza-lan hauek, gehienez, laurogei ordu/urte bakoitzeko iraungo dute edo horren baliokidetza ECTS kreditutan, eta ez dira kontabilizatuko Sailaren ikasketak antolatzeko planean.
6.3.–Baimena eskatuko da ezarritako prozeduraren arabera Ikerketa Zerbitzuan aurkeztuz url helbide honetan eskura dagoen inprimakia:
http://www1.unavarra.es/investigacion/formularios
laguntzaren zuzendariaren eta Saileko zuzendariaren izenpearekin.
7.–Laguntzen etendura.
Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren ekintza babeslearen araubideari dagozkion prestazioak jasotzeko, bertan ezarritako moduan, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onesten duenak, ezartzen duenaren arabera, beroriek arrazoitzen dituzten gorabeherek irauten duten aldian. Baimenei dagokienean, Langileen Estatutuak eta aplikagarri diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko diote.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. c) eta 22. c9 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, sortzen diren aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna direla medio eten egingo da kontratuaren zenbaketa.
III. kapitulua
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak-Lehen eskaera
8.–Lehen laguntza eskaera.
8.1.–Eskatzaileen betebeharrak.
Laguntza eskatzen dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza programa batean onartu dituztela egiaztatu beharko dute laguntza eskatzeko epean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza arautzen duten arauek, 2012ko maiatzaren 24ko NAOn argitaratutakoek, 5. artikuluan zehaztutako aurretiko ikasketak izateagatik. Esleipenerako hautatua izanez gero, matrikula egin dutela baieztatu beharko dute, laguntzen behin betiko ematea argitaratzen denean ezartzen den laguntza onartzeko epearen barruan.
Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu bestelako laguntza homologagarririk jaso dutenek, doktoretza tesi bat egiteko helburuarekin.
8.2.–Eskaeraren baldintza gehigarriak.
a) Laguntza emateko, 2012ko abenduaren 31 baino lehen bukatu ez den deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa proiektu bat egon behar da, laguntzaren gaiari buruzkoa.
b) Ikerketa proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu beharko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2013ko erroldan dagoen ikerketa talde batek. Proiektuaren ikertzaile nagusia doktore bat izango da. Doktore hori, onuradunaren proiektua zer ikerketa talderi atxikitzen zaion, talde horretako partaide izango da. Unibertsitateko hainbat taldek parte hartzen duten proiektuetan, Ikerketa Batzorderi eskatu ahalko zaio onuraduna proiektuan parte hartzen duten taldeetako batean atxikitzeko, proiektuaren arduradunaren taldekoa ez eta beste batekoa bada ere.
c) Eskatzaileak bere gain hartuko du eskaeran aurkeztutako ikerketa-proiektuak arestian adierazitako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzeko ardura. Izan ere, hala ez bada, ezin izango baitu proiektua aldatu akatsak zuzentzeko epean.
d) Laguntzaren zuzendariak bat etorri behar du doktoregaiaren tutorearekin eta 2013ko katalogoan erroldatutako ikerketa talde batekoa izan behar du. Ez bada tutorerik izendatu formalki, laguntzaren zuzendariak tesiaren zuzendariarekin bat etorri beharko du.
e) Oro har, ezin izango dira aldatu ez zuzendaria, ez proiektua eta ezta laguntza-eskaera hasieran bermatu zuen ikerketa-taldea ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik, eta Ikerketa Batzordearen onespenarekin.
8.3.–Eskaerak aurkeztea:
a) Inprimaki normalizatua, helbide honetatik jaisten dena http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/ayudas-internas-de-la-upna/personal-investigador?submenu=yes. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Eskaera inprimaki honetan jasotzen den laguntzari zuzendariak emandako oniritziak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak ezartzen dituen ondorioetarako.
b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/ayudas-internas-de-la-upna/personal-investigador?submenu=yes.
Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztuko dira inprimaki horrekin batera. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.
Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.
c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.
d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten duen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute agiri hau aurkeztu behar.
e) Titulazioaren batez besteko notaren egiaztagiria, 8.4.2 a atalean ezartzen denarekin bat etorriz.
f) Laguntza-eskaera honetan aurkeztu den tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute agiri hau aurkeztu behar.
Baldin eta deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatzen zaizkien agiriak dagoeneko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan badaude, ez dute aurkeztu beharko, baina gorabehera hau idatziaren bidez azaldu beharko dute, zer agiriri buruz ari diren eta noiz aurkeztu zen, eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen esanez.
Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen egiaztagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zeintzuk diren ezarriko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.
Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza hauetako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.
8.4.–Izangaiak hautatzea.
8.4.1.–2013ko ikerketa taldeen katalogoan ezarritako arloetako taldeen arabera (A, B, C, D) banatuko dira laguntzak modu honetan:
Talde horietako bakoitzean tramitean onartutako eskaerei D’Hont sistema aplikatuz banatuko dira laguntzak, betiere, gutxienekoak errespetatuz, alegia, gutxienez laguntza bat talde bakoitzeko eta laguntza bat eskaera guztien artean espediente haztatu onena duenarentzat.
8.4.2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:
a) Titulazioko espedientearen batez bestekoa: 4 puntu.
Kontuan hartuko da espedientearen batez bestekoa, ikasketak bukatu zitueneko batez bestekoarekin haztatuz, formula honen arabera:
(eskatzailearen espedientearen batezbesteko nota - titulazioaren babezbesteko nota) | ||
Nota haztatua = | 1,5 + 2,5 x | |
(4 - titulazioaren batezbesteko nota) | ||
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emango baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den haztatze-formula. Beste hainbat unibertsitatetatik datozen ikasleen kasuan, beren erantzukizuna izango da datu hori ematea. Halakorik ezean, aurreko formula aplikatuko zaie titulazioaren batez besteko nota gisa erabiliz deialdi honetako gainerako izangaiei aplikatutako nota handiena, A, B, C edo D taldeen barruan.
Master ikasketen kasuan, masterrean izandako batez besteko eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batez besteko haztatua kalkulatuko da.
Aurreko batez bestekoa kalkulatu eta gero espediente guztiak normalizatuko dira, arloko talde bakoitzean, eta 4 puntu emango zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio-faktore berarekin biderkatuko dira.
Normalizazio hau egingo da tramitean onartutako eskaera guztien artean espediente onenari ematen zaion laguntza eskatu duten guztien artean.
b) Izangaiaren merezimenduak 0,5 puntu, gehienez ere.
–Ikerketa: 0,3.
–Ikastaroak: 0,1.
–Mugikortasuna: 0,1.
Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera.
c) Unibertsitatearen politika (Arloko talde bakoitzari buruzkoa): 2 puntu, gehienez ere.
–Taldearen balioespena: 1.
–Taldearen harrera ahalmena: 1.
Deialdiaren II. eranskinak ezartzen duenaren arabera.
d) Ikerketa proiektua edo hitzarmenak. Puntu 1, gehienez ere.
–Esparru-programa (EB) edo beste programa batzuk, baldintzetan eta konkurrentzian antzeko ezaugarriak dituztenak: 1.
–Plan Nazionala: 0,8.
–Nafarroako Gobernua: 0,5.
–Beste proiektu batzuk (83. artikuluaren araberako artikuluak edo hitzarmenak): 0,3 puntu, gehienez ere.
8.4.3.–Laguntza eskatzeko inprimakian laguntza zein titulaziogatik eskatzen den esango da eta titulazio horren arabera kalkulatuko da irakaskuntza-espedientearen batez bestekoa. Master batekin lortzen bada laguntza, masterraren aurreko unibertsitate titulazioa ere balioetsiko da.
Ikasketa-espedientearen batez besteko nota lortzeko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak 5. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, horrek ezartzen baitu kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema.
Σ (irakasgaiaren kreditu kp. × nota) |
titulazioaren kreditu kp. guztira |
Irizpide hauek erabiliko dira notetarako: gainditua: 1, oso ongi: 2, bikain: 3; ohorezko matrikula: 4.
1044/2003 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena, aplikatuko da halaber.
Kreditutan baliokidetzarik ez duten irakasgaiak dituzten ikasketa planak egindako ikasleentzat formula hau aplikatuko da:
nahikoa kp. x 1 + oso ongi kp. x 2 + bikain kp. x 3 + ohorezko matrikula kp. x 4 |
titulazioaren irakasgai kp. guztira |
Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "nahikoa" kalifikazioa emango zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emango zaie eta kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da zenbatuko batez besteko nota kalkulatzean.
8.4.4.–Eskatzaileak beren ikasketa-espedientearen batez besteko nota jakinaraztera behartuta daude, baldin eta jatorrizko erakundeak ez badu espedientean informazio hori jasotzen. Nota kalkulatzean akats esanguratsuren bat atzematen bada, hori nahikoa arrazoi izango da laguntza ukatzeko.
Atzerrian egindako ikasketetarako ondoko helbide hauetan dauden plantilletan egin daitezke kalkuluak:
http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/ayudas-internas-de-la-upna/personal-investigador?submenu=yes
8.4.5.–Doktoretza aurreko laguntzen zuzendari bakoitzak ezin izango ditu zuzendu deialdi honi dagokion laguntza berriaren onuradun bat edo Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntzen programa osoko doktoretza aurreko bi onuradun baino gehiago.
9.–Doktoretza aurreko laguntzaren helburua eta baldintzak.
9.1.–Laguntza edukitzeko helburua doktoretza tesi bat egitea izango da.
9.2.–Kontratuaren xedea izango da lizentziadun arkitekto, ingeniari, arkitekto, gutxienez ere 300 ECTS kreditu dituen gradua duen unibertsitateko graduatu titulua edo unibertsitateko masterra edo baliokidearen jabe izanda, doktoretza programa batean onartuak izan direnek ikerketa lanak egitea, proiektu espezifiko eta berri baten esparruan. Langile horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izango dira.
Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari erantsiko zaio doktoretza programan onartua dela adierazten duen agiria, programaren arduradunak emanda, edo doktoretza edo graduondoko eskolak, hala badagokio.
Kontratua lanaldi osokoa izango da eta urtebeteko iraupena izango du, urtebeteko aldietarako luzatzeko aukera dago doktoretza programako irakaskuntza batzordeak aldez aurretik txostena eginda, edo, kasua bada, doktoretza eskolak, programan irauten duen bitartean. Hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek ezin izango dute lau urteko muga gainditu.
Nolanahi ere, desgaitasuna duen pertsona batekin egiten denean kontratua, kontratuaren iraupena sei urterako izango da, gehienez ere, luzapenak barne, ikerketa-jardueraren ezaugarriak eta jarduerako mugak kontuan hartuta.
9.4.–Prestakuntzan dagoen ikertzaileak doktoretza programako egonaldia bukatzen duenean, laguntzaren betetze-epea ere bukatuko da.
9.5.–Laguntzen zenbatekoa: 1.100 euroko 14 lansari izango dira lehen bi urteetan, eta 1.150 euroko 14 lansari hirugarren eta laugarren urteetan. Hileroko kopuru horretatik kotizatu behar den kuota kenduko da, eta Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.
IV. kapitulua
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak
10.–Eskatzaileen baldintzak.
10.1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek honako helburu hauek dituzte: Doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen gaitasun ikertzailea bultzatzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jardun ikertzailea gehiagotzea. Doktore maila 2010eko urtarrilaren 1az geroztik lortu duten ikertzaileei zuzentzen zaizkie.
10.2.–Laguntza hauen onuradunak izateko honako hauek izango dira bete beharreko baldintzak:
–2014ko urtarrilaren 1ean doktorea izatea.
–Unibertsitatean 2013an erroldatuta dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde bateko ikerketa-lerro batean sartzea, laguntza eman eta gero.
–Laguntzaren zuzendariaren eta ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia.
11.–Izangaien baldintzak eta hautaketa.
11.1.–Laguntzaz baliatzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu baten bidez gauzatuko da onuradunaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz. Kontratuak urtebeteko iraupena edukiko du gehienez.
11.2.–Kontratuaren zuzkidura 16.800 euro gordinekoa da, urteko, 1.200 euro gordineko 14 hilabeterokotan banatua. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunek ezarritako moduan.
11.3.–Ikerketa errektoreordeak baimena emateko aukera du laguntza hauen onuradunei, laguntzaren zuzendariak aldez aurretik aldeko txostena eman eta gero, egonaldi laburrak egiteko, bai Espainiako ikerketa zentroetan, baita atzerrikoetan ere, beren ikerketa-prestakuntza osatzeko, baina laguntzaren zenbatekoa ez da igoko.
11.4.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien hautaketa, izangaiak ikerketan dituen merezimenduak aintzat hartuz, ondoren zehazten den baremoaren arabera:
–Argitalpenak: 4 puntu gehienez ere.
–Biltzarretako parte-hartzeak: 2 puntu.
–Egonaldiak ikerketa zentroetan: 2 puntu.
–Proiektuak eta kontratuak puntu: 1.
–Doktoretza aurreko beken onuraduna izatea: 2 puntu.
–Beste merezimendu batzuk: puntu 1.
Deialdiaren III. eranskinak ezartzen duenaren arabera.
11.5.–Argitalpenak, biltzarretako, proiektuetako eta kontratuetako parte-hartzeak bi arlo-multzoren arabera normalduko da:
A. Ingeniaritza eta Teknologia, Oinarrizko Zientziak eta Osasun Zientziak.
B. Ekonomia Zientzien, Zientzia Juridikoen, eta Giza eta Gizarte Zientziak.
11.6.–Hau bezalako beka edo laguntza baten onuradun izan diren izangaien baremoaren azken puntuazioa, bider 0,5 egingo da.
11.6.–Laguntza zuzendari bakoitzak ezin izango du deialdi honetako doktoretza ondoko ikertzaile bat baino gehiago zuzendu.
12.–Eskaerak aurkeztea:
a) Inprimaki normalizatua, honako helbide honetan dagoena: http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Eskaera inprimaki honetan jasotzen den laguntzari zuzendariak emandako oniritziak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak ezartzen dituen ondorioetarako.
b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias. Inprimaki horrekin batera adierazitako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dira, inprimaki normalizatuan ezartzen den zerrendaren arabera zenbatua eta ordenatua. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.
Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.
c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.
d) Laguntza-deialdi honetan aurkeztu den tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute agiri hau aurkeztu behar.
e) Baldin eta deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatzen zaizkien agiriak dagoeneko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan badaude, ez dute aurkeztu beharko, baina gorabehera hau idatziaren bidez azaldu beharko dute, zer agiriri buruz ari diren eta noiz aurkeztu zen, eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen esanez.
f) Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza hauetako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.
V. kapitulua
Argitaratzea eta errekurtsoak
13.–Argitaratzea.
Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta unibertsitateko bitarteko elektronikoen bidez hedatuko dira.
14.–Errekurtsoak.
Ebazpen honen eta deialdi honetako oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
I. ERANSKINA
Doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen baremoa (norberaren merezimenduak)
Oinarrietako 8.4.2 atalak ezartzen duenarekin bat etorriz.
–Izangaiaren merezimenduak 0,5 puntu, gehienez ere:
Ikerketa jarduera | 0,3 |
Ikastaroak | 0,1 |
Mugikortasuna | 0,1 |
–Ikerketa jarduera:
IKERKETA JARDUERAREN KATEGORIAK | |
Argitalpenak | 0,3 |
Biltzarrak | 0,2 |
Proiektuetan parte hartzea | 0,2 |
EKARPENA | PUNTUAK | MAILA | ||
1 | Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak | 1,6 | Argitalpenak | Gehieneko normalizatua 0,3 |
2 | Nazioarteko liburuak, osorik | 1,6 | ||
3 | Nazioko liburuak, osorik | 0,8 | ||
4 | Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak | 0,4 | ||
5 | Beste argitalpen batzuk | 0,2 | ||
6 | Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak | 0,5 | Biltzarrak | Gehieneko normalizatua 0,2 |
7 | Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak | 0,3 | ||
8 | Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea | 0,6 | Proiektuak | Gehieneko normalizatua 0,2 |
9 | Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea | 0,4 | ||
10 | Autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea | 0,2 | ||
11 | Unibertsitateek finantzatzen duten proiektu lehiakorretan parte hartzea | 0,1 | ||
12 | LOUko 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea | 0,1 | ||
13 | Ikastaroak | Puntuazioa gehienez: 0,1 | ||
14 | Mugikortasuna | Puntuazioa gehienez: 0,1 | ||
Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onarpena edo argitalpena egiaztatzea. Biltzarretako akta-liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina bertan parte hartu gabe ikastaroak atalean hartuko da kontuan. Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako sinestamenduak ez dira baliodunak izango. Kontratuak: Kontratudunak kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen direnean edo beka bat edo lan kontratua eduki dutenean, orduan bakarrik balioetsiko dira LOUren 83. artikuluaren araberako kontratu atxikipenak. | ||||
Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi atal ezberdinetan aurkeztu.
Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:
Kasu guztietan onetsitako edo argitaratutako ekarpenak aintzat hartuko dira. Proiektuetan, ikastaroetan eta abarretan parte hartu izana aski dokumentaturik egon behar da.
Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik balioetsiko dira.
Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.
–Ikerketa jarduera, 0,3 puntu gehienez ere. Kontuan hartuko dira: argitalpenak, komunikazioak edo posterrak biltzarretan eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetan parte hartzea. Ekarpen bakoitza honela balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburu osoak, 1,6 puntu; nazioko liburu osoak, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu; bestelako argitalpenak, 0,2 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, puntu 0,1; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, puntu 0,1. argitalpenen atalean gehien balioesten den eskatzaileari 0,3 puntu emango zaizkio, 0,2 biltzarren atalean gehien balioesten denari eta 0,2 proiektuen parte hartzeagatiko atalean gehien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkien balio partzialak gehitu egiten dira.
Ikerketa-jarduerarako interesgarriak diren prestakuntza ikastaroak: 0,1 puntu, gehienez ere.
–Ikastaro bakoitzaren 10 orduri 0,01 puntu dagozkio.
–Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 100 ordu, beste titulazio batzuk, doktoretza ikastaroak, IGI (Irakaskuntzarako gaitasun ikastaroa), eta abar sartuz, baita jardunaldi eta biltzarretara joatea ere, hauetan 5 ordu eguneko balioetsiko delarik. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira.
Mugikortasuna: jatorrizkoa ez den erakundean 10 hilabeteko egonaldia balioetsiko da, gehienez (egonaldia Unibertsitate Publikoan egin dutenei ere balioetsiko zaie). Egonaldiko hilabete bakoitza 0,01 puntuz balioesten da. 0,1 puntu, gehienez ere.
II. ERANSKINA
Doktoretza aurreko ikerketa-laguntzak balioesteko baremoa (Unibertsitatearen politika)
Taldearen balioespena, deialdia argitaratzen den egunean Ikerketa Batzordeak egindako azken balioespenaren arabera, taldeko kideak balioagatiko ANEP ebaluazioaren emaitza haztatu gabe.
Taldearen harrera ahalmena:
Taldearen ahalmena deialdiaren argitaratze-egunean eguneratutako 2013ko taldeen erroldako datuekin kalkulatuko da.
1 – (Σ (Ei bekaduna NUP i * bekaren bizi-luzetasun faktorea i/ (U. irakaskidegoetako doktoreak + taldeak azken 5 urteetan irakurritako tesiak))
Bizi-luzetasun faktoreak: lehen urteko bekak, 1, bigarren urteko bekak, 0,75, hirugarren urteko bekak, 0,5, laugarren urteko bekak, 0,25.
III. ERANSKINA
Doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen baremoa
MAILAK | |
Argitalpenak | 4 |
Biltzarrak | 2 |
Egonaldiak | 2 |
Proiektuetan parte hartzea | 1 |
Doktoretza aurreko bekak eduki izana | 2 |
Beste merezimendu batzuk | 1 |
Oinarrietako 11.4 atalak ezartzen duenarekin bat etorriz.
EKARPENA | PUNTUAK | MAILA | PUNTUAK | |
1 | Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak | 1,6 | Argitalpenak | Maximo normalizatua 4 |
2 | Nazioarteko liburuak, osorik | 1,6 | ||
3 | Nazioko liburuak, osorik | 0,8 | ||
4 | Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak | 0,8 | ||
5 | Beste argitalpen batzuk | 0,2 | ||
6 | Nazioarteko biltzarretako txosten gonbidatuak | 1,2 | Biltzarrak | Maximo normalizatua 2 |
7 | Nazioko biltzarretako txosten gonbidatuak | 0,4 | ||
8 | Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak | 0,5 | ||
9 | Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak | 0,3 | ||
10 | Egonaldiak | Puntuazioa gehienez | 2 | |
11 | Europar Batasuneko proiektuak | 0,6 | Proiektuak | Maximo normalizatua 1 |
12 | Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuak | 0,4 | ||
13 | Autonomia eremuko proiektuak | 0,2 | ||
14 | Unibertsitateak finantzaturiko proiektu lehiakorrak | 0,2 | ||
15 | LOUko 83. artikuluaren araberako LOUko 83 art. | 0,1 | ||
16 | Bekak edo doktoretza aurreko laguntzak izatea | Puntuazioa gehienez | 2 | |
17 | Hizkuntzak | 0,2 | Beste merezimendu batzuk | Gehieneko normalizatua 1 |
18 | Gaiarekin lotura duen lanbide-jarduera | 0,4 | ||
19 | Prestakuntza ikastaroak | 0,4 |
Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:
Kasu guztietan onetsitako edo argitaratutako ekarpenak aintzat hartuko dira. Proiektuetan, ikastaroetan eta abarretan parte hartu izana aski dokumentaturik egon behar da.
Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onarpena edo argitalpena egiaztatzea. Biltzarretako akta-liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko Biltzarretara joatea baina parte hartu gabe prestakuntza ikastaroen atalean sartuko da.
Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak ez dira baliodunak izango.
Kontratuak: kontratudunak kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen direnean edo beka bat edo lan kontratua eduki dutenean, orduan bakarrik balioetsiko dira LOUren 83. artikuluaren araberako kontratu atxikipenak.
Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi atal ezberdinetan aurkeztu.
Argitalpenak, biltzarretako, proiektuetako eta kontratuetako parte-hartzeak bi arlo-multzoren arabera normalduko da:
A. Ingeniaritza eta Teknologia, Oinarrizko Zientziak eta Osasun Zientziak.
B. Ekonomia Zientzien, Zientzia Juridikoen, eta Giza eta Gizarte Zientziak.
–Argitalpenak: maximo normalizatua 4 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu; nazioko liburuak osorik, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,8 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 4 puntu emanez.
–Biltzarretan parte hartzea (biltzarretako komunikazioak edo posterrak), maximo normalizatua 2 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako ponentziak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako ponentziak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 2 puntu emanez. Biltzarretako ponentzien kasuan, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.
–Egonaldiak ikerketa zentroetan 2 puntu, gehienez ere. Jatorrizkoa ez den erakundean egonaldia balioetsiko da, 0,1 hilabete bakoitzeko. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar dira.
–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea, maximo normalizatua puntu 1. Ekarpenak honela balioetsiko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 1 puntu emanez.
–Doktoretza aurreko beken onuraduna izatea, 2 puntu, gehienez ere. Laguntzaren onuradun izan den urte bakoitzeko, 0,5 puntu emango dira. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da.
–Beste merezimendu batzuk, maximo normalizatua puntu 1.
–Interes zientifikoko hizkuntzak: 0,2 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. Oinarrizko zikloa edo baliokidea 0,05 puntuz balioetsiko da eta 0,1 puntuz goi zikloa edo baliokidea.
–Prestakuntza ikastaroak: 0,4 puntu, gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu, beste titulazio batzuk, doktoretza ikastaroak, IGI (Irakaskuntzarako gaitasun ikastaroa), eta abar sartuz, baita jardunaldi eta biltzarretara joatea ere, hauetan 5 ordu eguneko balioetsiko delarik. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira. 10 ordu bakoitzeko 0,02 puntu emango dira.
–Intereseko lanbide jarduera: lanaldi osoko 20 hilabete 0,4 puntuz balioetsiko dira. Prestakuntza bekak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko.
Beste hainbat merezimendu deritzon ataleko azpiatalen puntuazioak batu, eta normalizatuko dira puntu 1 emanez balioespen handiena eduki duen eskatzaileari.
Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.
Iragarkiaren kodea: F1317652
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
