1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
977/2013 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoen titularrak diren Nafarroako toki entitateen 2013ko irail-abendu aldiko gastuak konpentsatzen dituena, ikastetxe horien kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak finantzatzeko.
Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 13ko 150/1996 Dekretuak egindako aldaketaren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz ematea erabaki zen eta, horrez gainera, udal jabetzako eskola eraikin batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak (DBHI) sortu ziren.
Lehenbiziko kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzeak sortutako gastuak udalek hartu beharko dituzte euren gain, hala xedatzen baitu Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriaren hirugarren atalak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuei dagokienez, Hezkuntza Administrazioak ordaindu beharko dizkie eraikinen titularrak diren udalei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeagatik haietan sortzen diren kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak.
Aipatutako gastuak ordaintzeko, Hezkuntza Administrazioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emateko gaur egun dituen ikastetxeetan erabiltzen dituen irizpide berberak erabiliko ditu, dela ikasleko, dela unitateko. Gastu horiek ikastetxeen kontserbazio, mantentze, funtzionamendu eta zainketa kontzeptuei lotuko zaizkie, alde batera utzita garbiketa, atezaintza, administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuak, baita irakasleenak ere.
Era berean, aipatutako gastu horretatik aparte gelditzen da bulegoetako eta irakaskuntza jardueretako materialaren finantzaketa, hori ikastetxeetako zuzendaritza taldeek kudeatzen baitute.
Zainketa edo segurtasun gastuei, atezaintzakoei, baldin badaude, eta garbiketakoei dagokienez, udalerrietan eta beren ikastetxeetan egoera ezberdinak izaten direnez, beharrezkoa da tokiko korporazio bakoitzak Hezkuntza Administrazioan aurkeztea 2012-2013 ikasturtean izan diren gastuak, dagokien diru-laguntza kalkulatu ahal izateko proportzionaltasun irizpideen arabera, hau da, guztirako gastuaren eta eskolatuta dauden eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleen guztirako kopuruaren arteko proportzionaltasuna.
Hortaz, Departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako txosten baten bidez proposatu da 2013ko irail-abendu aldiko diru-laguntzak ematea, urteko diru-laguntza guztiaren %40 hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloak ematen dituzten ikastetxeen titularrak diren Nafarroako toki entitateei, irakaslanaren ondoriozko kontserbazio, mantentze eta funtzionamendu gastu arruntak ordaindu ahal izateko.
Espediente horren tramitazioak LOE du babesa. Izan ere, oinarrizko hezkuntza doakoa eta nahitaezkoa da (3. artikulua eta III. kapitulua) pertsona guztientzat (4.1 artikulua), eta hezkuntza administrazioek ikastetxeei beharrezko baliabideak eman behar dizkiete hezkuntza doakoa izan dadin (88.2 artikulua); hortaz, gastu hori egin ezean, eragina izanen luke administrazioaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdien gainean.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 62.729,52 euroko gastua baimentzea 2013ko irail-abendu aldirako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloetan ikasleak eskolatzen dituzten eraikinen titular diren Nafarroako toki entitateentzako konpentsazio gisa, jarduera horrek aipatu ikastetxeen kontserbazioan, mantentze-lanetan eta funtzionamenduan eragindako gasturako.
2. Gastu hori ebazpen honen eranskinean aipatzen diren toki entitateei ordaintzeko agintzea. Kopuruak ere eranskinean aipatzen dira.
3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, indarreko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako diru-laguntzak" izeneko 410002 - 41140 - 4609 - 322D00 kontu-sailaren kargura.
4. Onetsi diren diru-laguntzen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleak eskolatzen diren ikastetxeen funtzionamenduaren, kontserbazioaren eta mantentzearen gastua ordaintzea. Aipatutako eraikinen titularra den toki entitateak ezin izanen die dirurik kobratu, diru-laguntzaren xedeko irakaskuntza arautuak eragindako gastuengatik, ez ikasleei ez familiei, ezta ikaslea bizi deneko Nafarroako toki entitateari ere.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Ebazpen hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Nafarroako toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
HAIEN ESKOLETAN DBH-KO IKASLEAK ESKOLATZEN DITUZTEN TOKI ENTITATEENTZAKO KONPENTSAZIO EKONOMIKOAREN ORDAINKETA, 2013KO BIGARREN SEIHILEKORAKO |
IFZ | TOKI ENTITATEA | IKASTETXEA | TALDEAK | ORDAINKETAK (EUROAK) |
P3101900C | AGOITZ | DBHI | 7 | 5.989,45 |
P3104200E | AZAGRA | REYNO DE NAVARRA DBHI | 8 | 6.845,09 |
P3122100E | DONEZTEBE | “MENDAUR” D.B.H.I | 10 | 8.556,36 |
P3114800J | LEITZA | “AMAZABAL” BHI | 2 | 1.711,27 |
P3116500D | MENDABIA | "JOAQUÍN ROMERA" DBHI | 7 | 5.989,45 |
P3108700J | NOAIN | "ELORTZIBAR" DBHI | 14 | 11.978,90 |
P3123600C | ULTZAMA | DBHI | 4 | 3.422,54 |
P3125100B | VIANA | "DEL CAMINO" DBHI | 5 | 4.278,18 |
IFZ | TOKI ENTITATEA | IKASTETXEA | IKASLEAK | ORDAINKETAK (EUROAK) |
P3107700A | CORTES | “BARDENAS REALES” DBHI | 157 | 8.396,36 |
P3111400B | GARRALDA | DBHI | 39 | 2.085,72 |
P3118500B | OTSAGABIA | DBHI | 28 | 1.497,44 |
P3121000H | ERRONKARI | “RONCAL” DBHI | 37 | 1.978,76 |
EUROAK, GUZTIRA | 62.729,52 |
F1316141 |
Iragarkiaren kodea: F1316141