2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

912/2013 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik, aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoetarako deialdian baimendutako gastua gutxitzen duena.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 18.1 artikuluak xedatzen du administrazio publikoek aurrekontua betearazteko datuei jarraipena eginen dietela eta gastu publikoa doituko dutela, ekitaldi itxieran aurrekontu egonkortasunaren helburua betetzen dela bermatzearren.

Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du 2013rako finkatutako defizitaren helburua betetzeko, hau da, Nafarroako Foru Komunitatearen BPGaren %1,2.

Ekitaldi itxierako aurreikuspena egonkortasunaren helburutik desbideratuta dago eta horrek behartu egiten du Nafarroako Gobernua egoera helburura bideratuko duten beharrezko neurriak hartzera.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 9an hartutako Erabakiaren bidez, hainbat arau eman ziren Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorren luzapena 2013ko ekitaldian betearazteko, eta 8. atalean baimena eman zitzaion Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari beharrezko jarraibideak emateko eta neurri egokiak hartzeko, defizitaren helburua betetzen dela berma dadin.

Gaikuntza horretan babestuta, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urriaren 18ko 352/2013 Foru Agindua onetsi du, gastua kontrolatzeko neurriak hartzen dituena defizita bete dadin.

Xedapen zatiko 1. atalean adierazten du ezin izanen dela gastu konpromiso gehiagorik hartu, zehaztuta daudenak salbu. Bestetik, 2. atalak xedatzen du, aurreko atala aplikatzearen ondorioz, gauzatu ezin diren kredituak erabilgarri egonen direla kontu-sailean beharrezkoak diren administrazio-egintzen bidez.

Adierazitakoagatik, eta aurrekontu egonkortasunaren eta defizitaren helburua beteko dela bermatzeko, beharrezkoa da adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik, aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoetarako deialdian baimendutako gastua 352.143,31 euro gutxitzea (deialdi horren oinarri arautzaileak maiatzaren 16ko 409/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Maiatzaren 16ko 409/2013 Foru Aginduan baimendutako gastua 352.143,31 euro gutxitzea. Foru agindu horren bidez, deialdi bat onetsi zen adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik, aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko. Gastu hori 2013ra luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Eszedentzietarako eta bateratzea errazteko beste laguntza batzuetarako laguntza ekonomikoak” izeneko 930002 94200 4809 231507 kontu-sailaren kargura egin behar zen, eta, honenbestez, gastua egiteko baimena kendu da.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Gizarte Politiketako Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzari eta Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen kontra, administrazio bidea amaitzen ez baitu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115.1. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2013ko azaroaren 13an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1316234