2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea. Titulu judizialak betearazteko 71/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea,Nafarroako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Damián Juan Grima Gonzálezek eskaturik, Hermanos Corres Sociedad Limitadaren aurka bideratu den 71/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea:

–1. lotea: tupi berde bat, Zumberk.50 markakoa, TN15 modelokoa, zurean marrazkiak egiteko balio duena. 20 urte ditu. 900 euroan baloratua.

–2. lotea: mihiztatzeko makina/tupi berde bat, Casado I Machin markakoa. 10 urte ditu. 2.900 euroan baloratua.

–3. lotea: lodieran arrabotatzeko makina, SCM markakoa, neurrirako piezak egiten dituena. 25 urte ditu. 700 euroan baloratua.

–4. lotea: prentsa bat, zura zapaldu eta piezak lotzen dituena. Bigarren eskukoa erosi zen, eta 30 urte egon da lokalean. AHV markakoa, 1966 PN24 modelokoa. 700 euroan baloratua.

–5. lotea: zurari forma emateko marko bat, Esso markakoa (Usare Oleo E 880 Nuto H46). 20 urte ditu. 500 euroan baloratua.

–6. lotea: ertzak lantzeko makina bat, Cehysa markakoa, EP5 motakoa, 347 seriekoa. 25 urte ditu. Matxuratuta orain dela 5 urtetik. 300 euroan baloratua.

–7. lotea: arrabotatzeko bi makina, SCM F52 markakoak, bata berdea eta bestea marroia. 25 urte egon dira lokalean. 1.800 euroan baloratuak.

–8. lotea: eskuairatzeko makina bat, Ortza SE 300 markakoa. 25 urte egon da lokalean. 1.100 euroan baloratua.

–9. lotea: zinta zerra bat, Aneto markakoa. 25 urte ditu. 1.000 euroan baloratua.

–10. lotea: eskopre-makina bat, Fura 2 markakoa. 25 urte ditu. 800 euroan baloratua.

–11. lotea: lixatzeko/kalibratzeko makina bat, Vibemo D 81 Patent markakoa. 25 urte ditu. 1.400 euroan baloratua.

–12. lotea: jantokiko hiru mahai, pinu gorrikoak, bukatu gabeak, 2, 2,5 eta 3 metrokoak. 750 euroan baloratuak.

Aipatu ondasunak enpresa demandatuaren lantegian daude: Hermanos Corres S.L., Lizarrako Merkatondoa poligonoan, 20.

Enkantea 2014ko otsailaren 7an eginen da, 10:15ean, organo honen 101. judizio-aretoan (lehen solairua).

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.

Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko abenduaren 11n.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1317549