4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 183/2013 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut:
erreklamazioa dela-eta titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 183/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Honako hau egiten du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta Nadjiba Youridi legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, 2014ko urtarrilaren 8ko 10:50ean ager dadin epaitegi honetan, Iruñeko Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (San Roke kalea, z.g.), langilea berriz ez hartzeagatiko intzidentea aztertzeko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2013ko abenduaren 16an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1317442