2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante deialdiaren ediktua. 252/2013 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Alicia Fidalgo Zudaire prokuradoreak eskaturik, Caja Rural de Navarra, S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Navayerri, S.L.ren, Jesús Hernández San Martínen, María Susana San Martín Díez-Ulzurrunen eta Vicente José Hernández Balenzateguiren aurka bideratzen ari den 252/2013 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea:

–Hiri finka: etxe bat, Aizkoako Barrio Abajo kaleko 6an. 134 m²-ko azalera du.

Inskripzioa: Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan, 2.844. liburukia, 164. liburua, 21. orria, 8.862-N. finka, 6. inskripzioa.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 200.000 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko otsailaren 6an, 10:30ean, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke, baita Aizkoako bake epaitegiaren iragarki oholean, Aizkoako udaletxearen iragarki oholean eta Justizia Ministerioaren web orrian ere.

–Higiezinaren edukitza egoera: ez da ageri.

Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Lizarran, 2013ko abenduaren 12an.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1317345