2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante deialdiaren ediktua. 748/2012 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Pedro Barno Urdiain prokuradoreak eskaturik, Banco Popular Españolen izenean eta hura ordezkatuz, Mikel Andoni Arruti Irastorzaren eta Mirian Redondo Martínezen aurka bideratzen ari den 748/2012 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea:

–Hiri finka: bigarren solairuko etxebizitza eta hirugarren solairuko txapitula-erako etxebizitza, Lodosako Jeremías kaleko 4ko eraikuntzan, 1. poligonoko 346. lurzatian, 11. eta 13. hiri-unitateetan. Bi etxebizitzek duplex moduko etxebizitza bat osatzen dute.

Inskripzioa: Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa, 3.442. liburukia, 177. liburua, 111. orria, 14.754. finka.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 147.294,28 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko otsailaren 6an, 11:00etan, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke, baita Lodosako bake epaitegiaren iragarki oholean, Lodosako udaletxearen iragarki oholean eta Justizia Ministerioaren web orrian ere.

–Higiezinaren edukitza egoera: ez da ageri.

Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Lizarran, 2013ko abenduaren 12an.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1317344