2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 325/2013 hipoteka-betearazpena

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Pedro Barno Urdiain prokuradoreak eskaturik, Banco Popular Españolen izenean eta hura ordezkatuz, Maderas Urederra S.L.ren eta Jose Ramon Baquedano Aldayren aurka bideratzen ari den 325/2013 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea:

Hiri finka, Ekalako San Miguel kaleko 67an. Erregistroan Ameskoabarreneko 3.785 finka da.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 85.000 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko otsailaren 13an, 10:30ean, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke, baita bake epaitegiaren iragarki oholean eta Justizia Ministerioaren web orrian ere.

Higiezinaren edukitza egoera: ezezaguna.

Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Lizarran, 2013ko abenduaren 10ean.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1317272