2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Ikusirik Mankomunitateko buruak, bertako idazkari kontu-hartzailea lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldirako aurkeztu duen aurrekontuaren proiektua.
Ikusirik Mankomunitatearen Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ziharduelarik, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean eman irizpena.
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Bigarrena.–Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.
Laugarrena.–Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea, behin betikoz onetsi ondoren.
Bosgarrena.–Erabaki hau Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei jakinaraztea.
Tafallan, 2013ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1317822