2. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Mankomunitateko buruak, Tafallako Udaleko lan-harremanetako graduduna lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldirako egin duen plantilla organikoaren proiektua.

Ikusirik Mankomunitatearen Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ziharduelarik, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean eman irizpena.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Bigarrena.–Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.

Tafallan, 2013ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1317821