1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
978/2013 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 591/2013 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunen aldaketak eta luzapenak ebatzi ziren, 2013-2014 ikasturterako.
Ikusita Iruñeko “Salesianos” ikastetxeak Zientzietako eta Ingeniaritzako prestakuntza kurtsoan izan duen matrikula, eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, urriaren 28ko 568/2013 Ebazpenaren bidez, baimena emanik aipatu ikastetxean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko hirugarren kurtsoa ezartzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Uztailaren 3ko 591/2013 Ebazpena aldatzea, Iruñeko “Salesianos” ikastetxean, goi mailako zikloetan sartzeko prestakuntza kurtsoko itunari unitate bat gehituta 2013-2014 ikasturterako.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1316140