196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa udal aurrekontuan: laguntza bereziak
gizarte zerbitzuetarako. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2014ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, 2011tik 2014ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketa egitea erabaki zuen, gastu honi aurre egiteko: laguntza bereziak gizarte zerbitzuetarako.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2014ko irailaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1413150