2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Akats zuzenketa. Uraren Ziklo Integrala arautzeko ordenantzan
Uraren ziklo integrala arautzeko ordenantza abuztuaren 28an argitaratu zen, 2014ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ikusirik haren 61. artikuluak aipatzen dituen aginduzko eranskinak ez direla sartu, ondoren ematen dira argitara eranskin horiek.
Iruñean, 2014ko irailaren 26an.–Mankomunitateko burua, José Muñoz Arias.
AGINDUZKO ERANSKINAK
1. ERANSKINA
Gai toxikoekin operazioak egiteko ura hartzeko gailuaren krokisa

Ur sarrerak eta ura hartzeko ontziak osatzen dute babes gailua. Ur sarrera, hain zuzen, edateko ura garraiatzeko egokia den elikatze hodi baten bidez egingo da. Sartzeko zuloaren eta ura hartzeko ontziaren goiko aldearen artean aire ganbera bat egongo da, inolako oztoporik gabea, A distantzia batean, 10 cm baino handiagoa eta 2Di baino handiagoa den distantzian -Di da elikatze hodiaren barne diametroa cm-tan-. Fluxuaren norabideak ura hartzeko ontziraino airearen bidez erori behar du presio atmosferikora eta β angelu bat eratuz, 15.º gainditzen ez duena bertikalarekiko.
Elikatze hodia ura hartzeko ontzian bertan edo kanpoan egon ahal izango da instalatuta, euskarri finko batean, besteak beste, zutoin batean, aurrealde edo fatxada batean .. Nolanahi ere, ziurtatu eta bermatu behar da aire ganbera beti egotea, etengabe, eta oztoporik gabe. Euskarri finkoaren gainean instalatzea antzekoa izango litzateke.
2. ERANSKINA
Kontagailuen baterietan instalatu beharreko balbularen fitxa teknikoa
Balbularen ezaugarriak, eskuairan, 13 mm-ko kontagailurako, baterian.
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.
2014ko maiatza.
Presio nominala | 16 bar. |
Diametro nominala | DN 20 mm. |
Neurriak | UNE 19804* arauaren araberakoak. |
Obturadore mota | Bola. |
Atzera ezinekoa | Irteerako balbulan jarria. Torpedo motako itxigailua, malguki gidatuak aktibatua albo mugimenduak saihesteko eta ixte-eraztun motako ixte juntura duena. |
Lotura mota | Sarrera balbula: –Sarrera: Brida orientagarria, UNE 19804* arauaren araberako neurriak, baterian. –Irteera: Hari arra, ezkerretarakoa, 3/4’’ eta errakorea, eskuin-ezkerretarakoa, 3/4’’-7/8’’. Irteera balbula: –Sarrera: Hari arra, ezkerretarakoa, 3/4’’. –Irteera: Hari arra, 1’’, flexo edo errakore zororako loturarako hari emea 1’’. |
Igarobidea | DNri eutsiko dio uraren ibilbide osoan, balbula guztiz irekita dagoela. Karga galera 0.77 l/s-ra (balio normalizatua) 2.5 m.c.a. baino txikiagoa sarrera balbulan eta 3.0 m.c.a. baino txikiagoa irteera balbulan. |
Maniobra | Eskuzkoa, “tximeleta-azkoin” edo antzeko bidezkoa. Maniobrak ezin izango du gainditu UNE 19804* arauan zehaztutako haustura-momentua. |
Ixtearen noranzkoa | Erloju orratzen araberakoa. |
Egiaztatzeko puntua | Hari arra, tapoiduna, DN 3/8’’ edo 1/2’’ irteera balbulan. |
Egonkortzeko tartea | Sarrera giltzan eta luzera zuzen nahikoa izan behar du nahasmenduak saihesteko kontagailuaren sarreran, ISO 4064 arauaren araberakoa, 1. zatia. |
Marka | UNE 19804* arauaren araberakoa. |
Materialak (gutxieneko kalitateak).
Gorputza | Letoia, beroan estanpatua CW617N (UNE-EN 12164 eta 12165)*. |
Obturadorea | Bola balbula: erretxina azetalikoa edo letoia, tefloizko estaldura duena. |
Maniobra ardatza | Letoia. |
Estankotasun junturak | Elastomeroa EPDM, NBR, SBR (UNE-EN 681-1)* edo PTFE. |
Atzera ezinekoa | Material ez oxidagarria, gehienbat nylon, poliamida edo poliazetala. Altzairu herdoilezinezko malgukia. UNE 19804* arauaren arabera homologatua. Karga galera < 0.75 m.c.a. |
Torlojuak | Altzairua, Dacromet tratamendua duena, zirrindola soldatua duena. |
Gainditu beharreko saioak (balbula eta atzera ezineko sistema, UNE 19804*-9227:2007*).
Korrosioa-240 h gatzezko laino ganberan/Dimentsionala/Estankotasuna/Jokaera mekanikoa presio pean/Hidraulikoak/Erresistentzia ixte elementuak txertatzeari/Erresistentzia mekanikoa/Balbulen iraupen mekanikoa/Atzera ezineko gailuaren iraupen mekanikoa/Akustikoak. |
Adierazitako agindu teknikoen pean egindako balbulen xehetasunak:
FABRIKATZAILEA | SARRERA BALBULA | IRTEERA BALBULA |
Arco | SIL 20 BAT 18 AST | SIL 20 BAT 22 AST |
Elster-Iberconta | IBERBOL 20 C81329 | IBERBOL 20 C81330 |
Cohisa | RT20 1024 VARTB15M | RT20 1024 VARTS15304M |
Pradinsa | VB10BM711I | VB1RHM811IP |
Batsur | BT101011 | BT102011 |
Bahisa | BH114 | BH213 |
(*) Indarrean dagoen azken bertsioa, barne hartuta eguneratzeak, aldaketak, gehitzeak eta antzekoak. |
Iragarkiaren kodea: L1413195