196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hornidura sareen gaineko ordenantza. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2014ko ekainaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hornidura sareen gaineko ordenantza. Hura 2014ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluak arau harturik, eta jendaurrean egoteko epea igaro denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, agintzen da argitaratzeko, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2014ko irailaren 24an.–Mankomunitateko burua, José Muñoz Arias.

ERANSKINA

Hornidura sareen gaineko ordenantza (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1413070