196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

13/2014, 14/2014, 15/2014, 16/2014, 17/2014, 18/2014, 19/2014
eta 20/2014 aldaketak, 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan 13/2014, 14/2014, 15/2014, 16/2014, 17/2014, 18/2014, 19/2014 eta 20/2014 aldaketak egiteko espedientea. 3/2014tik 17/2014ra bitarteko aldaketak, biak barne, kreditu osagarriak dira eta, berriz, 18/2014tik 20/2014ra bitartekoak, biak barne, kreditu berezien sorrera.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Valtierran, 2014ko irailaren 30ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1413228