2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
1.tik 5.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
1. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.9120.1000002. “Udalkideen ordainsariak”: 90,00 euro.
1. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.9120.1000001. “Alkatetzaren ordainsaria”: 130,00 euro.
Finantzabidea:
Diru-sarrerak gehitzea:
4. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.4508006. “Udalkideentzako diru-laguntza”: 220,00 euro.
Aurrekontuko 2/2017 aldaketa: kreditu berezia.
Gastuak gehitzea:
2. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.9200.22706. “Azterlan eta lan teknikoak”: 7.900,00 euro.
Finantzabidea:
Diru-sarrerak gehitzea:
3. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.33200. “Elektrizitatekoak, prezio publikoa”: 4.500,00 euro.
4. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.45000. “Toki Ogasunen funtsa”: 3.400,00 euro.
Aurrekontuko 3/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
4. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.9200.4630001. “Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea”: 2.500,00 euro.
Finantzabidea:
Gastuak gutxiagotzea:
4. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.1601.4630001. “Itzagako Mank. Mendinueta soluzioa”: -2.500,00 euro.
Aurrekontuko 4/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
2. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.33211.22750. “Kultura jarduerak”: 1.000,00 euro.
Finantzabidea:
Diru-sarrerak gehitzea:
7. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.77001. “La Caixako Obra Sozialeko diru-laguntza”: 1.000,00 euro.
Aurrekontuko 5/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
6. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.9200.68900. “Hiri-altzariak eta ekipamendua”: 1.400,00 euro.
Finantzabidea:
Gastuak gutxiagotzea:
4. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.92501.4820001. “Elizako argia”: -400,00 euro.
2. kapitulua.–Aurrekontuko aplikazioa: 1.1650.2130001. “Argiteria publikoa, konpontze eta mantentze lanak”: 1.000,00 euro.
Urrotz-Hirian, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.
Iragarkiaren kodea: L1800755