2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena
San Adriángo Udalak,2014ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, ezarritako erregelamenduzko quoruma zuela, aldaketa xehakatua indarra duen Udal Plan Orokorrean, San Adriango Plan Orokorreko S-9 sektoreko AR-3 banaketa eremuko U-3.1, U-3.2, VL-1 eta VL-2 lurzatiei dagokienez. Xedea da familia bat baino gehiagorendako etxebizitzen blokeetan lerrokadurak aldatzea, baita familia bakarreko etxebizitzen bolumena ere, beheko solairuetan garaje lotetsietako plazak egin ahal izateko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
San Adrianen, 2014ko irailaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1413295