196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lizentziaren iraungipena

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2014ko ekainaren 17an:

RUV 17-JUN-14 (4/UV).

Nafarroako etorbideko 6ko beheko solairuan dagoen lokala ogi-labedun janari denda paratu beharrez irekitzeko lizentzia tramitatzen ari den honetan, egiaztatu da lokala hetsia dagoela eta jarduerarik gabe. Irekitzeko lizentzia iraungirik deklaratzeko irekitako espedientean aldez aurreko entzutea eman zaio Agrupación de Panaderos Latinoamericanos, S.L.ri, inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, hori guztia kontuan harturik, ebatzi dut Nafarroako etorbideko 6ko beheko solairuan dagoen lokala ogi-labedun janari denda paratu baharrez irekitzeko lizentzia iraungirik deklaratzea.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan Agrupación de Panaderos Latinoamericanos, S.L.rentzat eta izan litezkeen bertze interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala, saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, 2014ko irailaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1413247