2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Eskuordetzea ezkontza zibila egiteko
Hemendik labur ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Atezko Udaleko zinegotzi Fernando Arriazu Liberalek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Atezko Udaleko alkate udalburuak, 2014ko irailaren 26ko 54/2014 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
1. Fernando Arriazu Liberal zinegotzia eskuordetzea aipatu ezkontza egiteko.
2. Eskuordetze horrek data honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.
Eritze Atetzen, 2014ko irailaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1413227