2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Udal ordainarazpenen ordenantza, tarifa eta igorpenen
2015erako aplikazioa. Hasierako onespena
Monteagudoko Udalak, 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordainarazpenen ordenantza, tarifa eta igorpenen 2015erako aplikazioa. 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Tarifa eta igorpen horiek beren horretan utzi dira, 2014ko ekitaldirako onetsi zirenak aldatu gabe.
Ordenantzetan, berriz, bada kontu berririk, hasiera batean onetsi baita Gazte etxeko instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Monteagudon, 2014ko irailaren 27an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1413191