196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Monteagudoko gazte etxearen barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Monteagudoko gazte etxearen barne araubidearen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2014ko irailaren 27an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1413190