196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

10. poligonoko 51. lurzatiko herrilur baten
aprobetxamendu berezia

Mendigorriko Udalak, 2014ko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluan eskatutako gehiengoarekin onetsi zuen 10. poligonoko 51. lurzatiaren aprobetxamendu berezia, Mendigorriko katastroko herrilurra baita.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarkia Herriko Etxeko ediktuen oholean paratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2014ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1413222