196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

12. poligonoko 679. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2014ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Modelos y Maquinarias para la Fundición, S.L. enpresak sustaturiko xehetasun azterlana. Horren xedea da lerrokadurak zehaztea, argindarra eraldatzeko instalazioak izanen dituzten bi lokal eraikitzeko, Lekunberriko 12. poligonoko 679. lurzatian. Espedientea Zuazo Ingenieros, S.L.k prestatua da.

Espedientea jendaurrean edukiko da 20 egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzaten, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lekunberrin, 2014ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Jose María Aierdi Fernandez de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1413201