196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa puntual xehakatua, UE-8 Udal Planean

Leitzako Udalak, 2014ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntual xehakatua, UE-8 unitateari dagokionez. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratu ondoan, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez eta kontuan harturik determinazio xehakatutzat hartzen dela, Udalari dagokio behin betiko onespena.

Leitzako Udalak, 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala Leitzako Udal Planean, UE-8 unitateari dagokionez.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Leitzan, 2014ko irailaren 30ean.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

1. ERANSKINA

Aldatutako araudia

25. fitxa. UE8 exekuzio unitatea

Iparraldea

Azalera

1.681 m².

Sailkapena

Hiri-lurzoru finkatu gabea.

Kalifikazioa

Bizitegia.

Gehieneko etxebizitza kopurua

Familia bakarreko 2 etxebizitza.

Eraikigarritasuna

750 m² eraiki.

445 m², jadanik eraikiak.

Geratzen den eraikigarritasuna 305 m².

Aprobetxamendurako lagapena

Gauzatu gabe: geratzen den eraikigarritasunaren %10: 30.50 m² Haren ordainean, dirua pagatuko zaio Udalari, lizentzia eman aurretik.

Eraikinaren garaierak

BS + 1 + TP.

Gehieneko lerrokadurak

Antolamendu grafikoaren arabera. Lerokadurak lekualdatu ahal izanen dira, gehieneko okupazioaren inguratzailearen barrenean.

Gehieneko okupazioa

Antolamendu grafikoaren arabera. Okupatu ahal izanen da aipatu denetik 3 m-ra paraleloan joanen den gehieneko inguratzaileraino.

Mugetarainoko atzeraemanguneak

Antolamendu grafikoaren arabera.

Gutxieneko lurzatia

300 m²

Jarduketa sistema

Zuzeneko jarduketa Geratzen den aprobetxamenduaren %10aren konpentsazioa eta lizentzia eskaera.

Bestelako determinazioak:

–Bidezko izanen da unitatearen barne urbanizazioa; bigarren etxebizitza eraikitzeko obrekin batera egin daiteke.

–Eraikuntza berriaren krokisak orientagarriak dira.

–Aipatu diren lerrokadurak gehienekoak dira. Eraikuntza proiektuak behin betiko lerrokadurak eta behin betiko okupazioa zehaztuko ditu, betiere dokumentu honen lerrokadurek mugaturiko espazioaren barrenean.

–Lurraren banaketa hirigintzako lurzatiketa lizentziaren bidez egin ahal izanen da (35/2002 Foru Legearen 145.2 artikulua). Nolanahi ere, behar diren eskriturek bermatu beharko dute bi etxebizitzetarako sarbidearen erabilera.

Iragarkiaren kodea: L1413208