196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aurrekontuko 2 eta 3/2014 aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2014ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen bigarren eta hirugarren aldaketak Udalaren 2014. urteko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, 2014ko irailaren 30ean.–Alkatea, Arantxa Iparraguirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1413196