196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Idoateko UE-13 unitatea birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2014ko abuztuaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Idoateko UE-13 unitatea birzatitzeko proiektua, Sonia Cuadrado Gintok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, birzatitzeko proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikulu horren c) atalean, 167.3 artikuluari dagokionez aurreikusitakoari jarraikiz.

Itzagaondoan, 2014ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1413200