196. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua Uharteko Areta Hegoaldeko Plan Partzialaren araudian. Behin betiko onespena Behin betiko onespena

2014ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa xehakatua behin betiko onetsi zen Uharteko Areta Hegoaldeko Plan Partzialaren araudiaren 7.3 puntuan eta hura arautzen duten ordenantzen 48. artikuluan, Master Navarra Automatismos, S.L.ren industriarako instalazioa handitu ahal izateko, Carlos Rebollo Arbizu arkitektoaren proiektuaren arabera. 2014MPGO0001 espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 80.-1 artikuluetan, 79.-3, 74, 81.-1 artikuluei eta haiekin bat datozenei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

TESTU ARAUTZAILEA

Araudiaren P.P.7.3 puntuaren aldaketa, gisa honetara:

P.P.7.3 puntua. Industriarako lurzoru lorategiduna.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera: 10 m, azken solairuko forjatuaren beheko azaleraraino edo zertxen beheko mailaraino; 3 m-ko hegia izanen du garaiera libreko 10 m-en gainean.

Ordenantzen 48. artikuluaren aldaketa, gisa honetara:

48. artikulua. Garaiera onartua.

8+1 izanen da.

Gehieneko garaiera 10 m izanen da azken solairuko egituraren beheko alderaino, espaloiaren sestran lurzatiak elkarturik ateratzen den lurzatiaren erdian dagoen puntutik bertikalean neurtuta, eta bakarrik zenbait lurzati karrika maldadunetan elkartzen direlarik eta beheko solairuko sestra denena izan dadin eta/edo fatxada nagusiak 30 m baino luzera handiagoa izan dezan.

Uharten, 2014ko irailaren 29an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1413253